Ir al contenido principal

Neguko gau arrunt bat

Neguko gau arrunt bat zen, edo hala zirudien behintzat.
Kanpoaldean euriak dena bere mantuaz estaltzen zuen ahala, gure haragizko goseak lausotutako leihoetatik barnera kanpokoa baino ekaitz bortitzagoa sortzen ari zen.


Ohe kantoiean eserita nengoen momentu horretan. Biluzik. Zuri begira. Zure janzteko era misteriotsu eta sentsual hori erreparatuz, betiko lez.


Ordurarte elkarrekin igarotako momentuak burura etorri zitzaizkidan flashback moduan: lehenengo begirada, elkarri emandako lehen muxua, larrutan ibilitako leku ezberdinak… gezurra dirudi hamaika urte igaro direla jada. Konturatzerako, bere alboan hazi nintzela ohartu nintzen, agian nire izaeraren %85a berarekin osatu nuela; berak erortzen, zutitzen, sufritzen, borrokatzen, garaitzen zein porrot egiten ikusi ninduelako. Baina inoiz ez nintzen gai izan maiteminduta nengoela aitortzeko.


Bera bitartean bakarrizketa antzeko bat egiten ari zen, ni aldiz zurrumurru batzuk entzuteko gai nintzen soilik.


Bat batean niregana hurbildu zen, belaunikatu eta aurpegi aurrean nituen ileak baztertu zizkidan samurtasun osoz. Ni musukatzeko zenbait saiakera egin zituen, baina nire erantzuna uneoro errefusatzea zen. Haserre bizian jarri eta masailetik heldu ninduen indartsu:


      - Zer duzu, txiki?


Minutu bateko isiltasuna egon zen. Beno, beharbada pare bat minutukoa.  Nondik hasteko zalantzatan nengoen. Nola bururatzen zaio horrelako galdera bat egitea? Ez al da bistakoa?


     - Zer egingo dugu? Nora garamatza guzti honek?


Zintzotasun osoz esango dizuet momentu horretan ez nuela erantzun baten beharrik sentitu.  Ezustean harrapatu zion galderen ondorioz bere aurpegi espresioa aldatu egin zen. Galdera horiek bere eskemak hausteko gai izan ziren.


Kikilduta zegoen. Kikilduta, bai. Hori zen momentu horretan hobekien deskribatzen zion hitza. Hala ere, behin hasita barruan gelditzerik ez zuen dena ateratzen jarraitu nuen:


   - Badakizu arratsalde eta gaueko plazeraren aldekoak izan garela beti eta hurrengo egunean pasatakoaz oroitzeko ezgaitasuna izan dugula, edo hori antzezteko ohitura. Baina bistakoa da azken hilabete hauetan gauzak aldatu egin direla; orain eguneroko gauza da, ez da denboraldiko kontu bat. Ez gara gai izan hasieran sortu genituen arauak betetzeko, gutxi ziren arren. Hasieran oinarrizko arauak zirela pentsatu genuen, funtsezkoak, sentimenduak ez sortzeko aproposak. Gogoan duzu zein izan zen gure lehenengo araua? Bai, gure artean sentimenduak ez egotea, ez sortzea. Eta horretarako zenbait argibide jarraitu behar dira, edo hobeto esanda, zenbait gauza ekidin eta ikusi daitekeen moduan ez gara gai izan. Orain esaidazu honek betiko moduan jarraitzen duela, ez dela ezer aldatu, engainatu nazazu, konbentzitu nazazu egia ez den zerbaitetaz berriz ere.


Isilik jarraitu zuen. Mutu. Burumakur, begirada lurrean iltzatua. Hitz egiteko zantzuak egiten zituen baina ez zen hitzik esatera ausartzen.
Baina azkenean, gehiago gerturatu eta begietara adi-adi begiratzen zidan bitartean nire bizitzan entzundako esaldirik gogorrena esan zidan:
     - Gure artekoak ez du sekula funtzionatuko.
Hiruzpalau aldiz esan zuen.
Baina badakizue zer den okerrena? Sei hitz horien doluaz gain polita eta dena geratu zela, gure artekoak etorkizunik ez zuela esaten zidan bakoitzean arnas estu hutsera ninduelako eta ez zelako gai ni ez musukatzeko.

#
#ZendaIpuinak

Comentarios

Entradas populares de este blog

....

—Estoy triste. —¿Por qué? —¿Puedo ser sincera? —Por favor. —Es de noche, y no tardaré mucho en acostarme, pero no conseguiré dormirme hasta dentro de un par de horas. Mientras tanto, daré vueltas en la cama, sin saber muy bien por qué, sintiéndome un poco vacía, sin saber qué me falta. Y así, siempre. Hay noches en las que no puedo ni llorar y tengo una presión en el pecho que yo qué sé. Cierro lo s ojos e intento hacerla desaparecer, pero no lo consigo. Temo... temo estar convirtiéndome en una causa perdida. Temo que mañana será como hoy, y siempre igual. Llevo mucho tiempo subiendo el volumen de la música cuando quiero escapar, como si así pudiese acallar las ganas que me queman. Sé que es triste, pero no puedo hacer otra cosa. Y me digo "Sonríe, la vida no está tan mal, chica", pero sólo son palabras. A veces creo que toda esto es una triste excusa para que, cuando sea feliz, sepa disfrutarlo. Ya sabes. Es lo que me digo cada noche. Otras noches ya no pue...
Me senté en la cama observándole mientras se vestía (Me pasaba media vida así), él hablaba de algo pero yo no lo escuchaba, ni si quiera le contestaba. Se acer có a mí, mientras me retiraba el pelo que me tapaba la cara, con sus manos. Intentó besarme, pero yo me aparté. Volvió a intentarlo, reaccioné de la misma manera que antes, volví a rechazarle. Entonces me agarro de la cara, y se quedó unos segundos mirándome sin decir nada. -¿Qué pasa enana?.

Esta noche quédate

Hoy el pasado me ha susurrado tu nombre, me ha vuelto a hablar de aquellas noches, me ha dicho que tus sábanas últimamente me llaman a gritos, que a tu almohada le faltan mis mordiscos e incluso que a las noches al acostarte echas de menos eso de que mi olor este disperso por toda tu cama, me ha dicho que a veces te da por nombrarme, que a veces te sale una sonrisa cuando pronuncian mi nombre... Echas de menos aquellas tardes que nos perdíamos entre tus sábanas, aquellos susurros cada vez que me incordiabas, aquellos besos a altas horas de la noche en tu portal o aquella vez tirados bajo el sol acariciándonos preguntándonos una y otra vez a donde nos llevaría todo esto... A ningún lado, he ahí la respuesta, o mejor dicho, a todos los lados. Me persigues, tu colonia, tu voz, tus palabras, tu ausencia, realmente me persigue todo lo que tenga que ver contigo, me persiguen las ganas de volver a verte, de volver a acariciarte, rozarte o simplemente besarte, me persiguen las ganas de volve...