Neguko gau arrunt bat zen, edo hala zirudien behintzat. Kanpoaldean euriak dena bere mantuaz estaltzen zuen ahala, gure haragizko goseak lausotutako leihoetatik barnera kanpokoa baino ekaitz bortitzagoa sortzen ari zen. Ohe kantoiean eserita nengoen momentu horretan. Biluzik. Zuri begira. Zure janzteko era misteriotsu eta sentsual hori erreparatuz, betiko lez. Ordurarte elkarrekin igarotako momentuak burura etorri zitzaizkidan flashback moduan: lehenengo begirada, elkarri emandako lehen muxua, larrutan ibilitako leku ezberdinak… gezurra dirudi hamaika urte igaro direla jada. Konturatzerako, bere alboan hazi nintzela ohartu nintzen, agian nire izaeraren %85a berarekin osatu nuela; berak erortzen, zutitzen, sufritzen, borrokatzen, garaitzen zein porrot egiten ikusi ninduelako. Baina inoiz ez nintzen gai izan maiteminduta nengoela aitortzeko. Bera bitartean bakarrizketa antzeko bat egiten ari zen, ni aldiz zurrumurru batzuk entzuteko gai nintzen soilik. Bat batean nire
"Si te falto solo mira a las estrellas"